lunes, 13 de junio de 2011

HARRIEN ZIKLOA


USAIMENA

Usaimena gizakiok gutxien garatu dugun zentzumena da. 10 000 bat usain bereizteko, gogoratzeko eta pertsona, animalia, landare, gauza, giro eta abarrekin lotzeko gai gara. Usainak honako prozesu-segida hau gertatzen denean sortzen diren sentsazioak dira:

1. Substantzia lurrunkorren molekulak sudur-hobietan sartzen dira, eta hobiok estaltzen duten mukiarekin nahasten dira.

2. Sudur-hobietan, usaimen-zelulek, sudur-barrunbearen goiko aldea estaltzen duten kimiorrezeptoreek, molekulak hautematen dituzte.

3. Estimulua jaso duten usaimen-zelulok nerbio-bulkada sortu eta usaimen-erraboileko neuronetara helarazten dute, neurona horiek usaimen-nerbioaren bitartez, garunera eraman dezaten.

LARRUAZALA

Larruazalean, errezeptore mota ugari daude. Errezeptore mota bakoitzak estimulu jakin bat hauteman ahal du.
Larruazaleko errezeptoreak oso sentikorrak dira. Horregatik jakin ditzakegu gauzek zer forma edo ahundura duten edo tenperatura-aldaketa txiki-txikiak ere antzeman, edo airearen eta gure gorputzaren arteko ukipena. Errezeptore horiek guztiek ukimena ematen digute. 
Errezeptoreok erraz asetzen dira. Estimulu bat luzaro jasoz gero, intentsitate handiz erantzuten dute, denbora baten ostean, ez dute erantsuten, estimulura moldatu egin direlako, eta estimuluaren intentsitatea areagotzen bada baino ez dute erantzungo. Errezeptore batzuk, presioa hautematen dutenak, oso arin moldatzen dira. Beste batzuk, minaren errezeptoreak kasu, ez dira inoiz guztiz moldatzen.


Larruazaleko errezeptoreak


Termorrezeptoreak. Kanpo-inguruaren eta gorputzaren arteko tenperatura-aldeak hautematen dituzte. Bi motatako termorrezeptoreak daude: gorputzarena baino tenperatura hotzagoei erantzuten dietenak eta gorputzarena baino tenperatura beroagoek estimulatzen dituztenak. Termorrezeptoreon bulkadek bero eta hotz sentsazioak eragiten dizkigute.


Nozizeptoreak. Larruazalak jasaten dituen erasoei erantzuten diete. Nozizeptoreek sortzen dituzten bulkadek mina sentiarazten digute. 

Mekanorrezeptoreak. Larruazalaren gaineko presio-aldaketak eta ileen mugimendua hautematen dituzte. Errezeptoreon bulkadei esker antzematen dugu gauzen ukipena.

ZELULAK

Zelula izaki bizidun baten oinarrizko unitate estruktural eta funtzionala da, izaki
bizidunaren hiru bizi-funtzioak egiten ditu eta: nutrizioa, harremana eta ugalketa.
Horien zelulek oinarrizko egitura dute, hauen bidez osatua:

  • Mintz plasmatikoa. Estalki oso fin eta elastikoa da. Zelula inguratzen du, horrela, kanpotik independente geratzen da.


  • Zitoplasma. Zelularen barruko substantzia gelatinakara da, eta organulu izeneko egiturak ditu.


  • ADNa. Zelularen bizirako beharrezko informazioa duen substantzia kimiko konplexua da. Informazio horri informazio genético esaten zaio.


Zelula prokariotikoak

Zelula prokariotikoek egitura oso sinplea dute:

· Horien ADNa zitoplasman dago, nukleoide izeneko inguruan.

· Zitoplasman ez dago organulurik, erribosoma txikiak kenduta.

· Mintz plasmatikoaz gain, zelula-pareta izeneko kanpoko estalki dute. Mintzak mesosoma izeneko tolesturak ditu, eta horiek eginkizun zehatzak dituzte.

· Bakterio batzuek luzakinak izan ditzakete, esaterako flageloak eta finbriak.
 
 
Zelula eukariotikoak

Zelula eukariotikoak dituzten organismoak zalulabakarrak edo zelulanitzak izan daitezke.

Animalien zelula eukariotikoa

Animalien zelulek zentrikoak dituzte, zilindro txikien bikote bat. Horiek mugimendurako egituren eraketan eta zelula-zatiketan parte hartzen dute. Zelula horien bakuoloak tamaina txikikoak dira eta ez dute zelula-paretatik eta kloroplastorik.
 
 

jueves, 19 de mayo de 2011