lunes, 13 de junio de 2011

USAIMENA

Usaimena gizakiok gutxien garatu dugun zentzumena da. 10 000 bat usain bereizteko, gogoratzeko eta pertsona, animalia, landare, gauza, giro eta abarrekin lotzeko gai gara. Usainak honako prozesu-segida hau gertatzen denean sortzen diren sentsazioak dira:

1. Substantzia lurrunkorren molekulak sudur-hobietan sartzen dira, eta hobiok estaltzen duten mukiarekin nahasten dira.

2. Sudur-hobietan, usaimen-zelulek, sudur-barrunbearen goiko aldea estaltzen duten kimiorrezeptoreek, molekulak hautematen dituzte.

3. Estimulua jaso duten usaimen-zelulok nerbio-bulkada sortu eta usaimen-erraboileko neuronetara helarazten dute, neurona horiek usaimen-nerbioaren bitartez, garunera eraman dezaten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario