Konglomeratuak: Legar eta harri-koskor izeneko detritu handiak dituzte. Eraikuntzan erabiltzen dira agregakin eran, baita errepideen eta tenbideen zoruak egiteko ere. Horiek hiru osagai izan ditzakete: harri-koskorrak (bilbea), harea (matrizea) eta zementua. Bretxak ertz askoko detrituak dituzten konglomeratuak dira. Pudingak detritu biribilak dituzten konglomeratuak dira.
Hareak eta hareharriak: Tamaina txikiko edo erdiko detrituak dituzte, harea izenekoak, eta horiek agregakin eran edo beira egiteko erabiltzen dira. Basamortuetan harea-metaketa itzelak egoten dira, eta horien izena duna da. Hareak oso ugariak izaten dira ibaietan eta hondartza askotan ere. Hareharriak diagenesian zementaturiko harea pikorrekin osaturik daude. Lixa-paperaren antzeko ukitua dute.
Bustinak eta buztin harriak: Halakoen detrituak oso txikiak dira. Buztinak eta buztin harriak eraikuntzako material askoren lehengaiak dira, eta zementua egiteko erabiltzen dira. Kaolina industrian garrantzi handia duen buztin zuria da; portzelanak egiten dira kaolinarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario