lunes, 13 de junio de 2011

LARRUAZALA

Larruazalean, errezeptore mota ugari daude. Errezeptore mota bakoitzak estimulu jakin bat hauteman ahal du.
Larruazaleko errezeptoreak oso sentikorrak dira. Horregatik jakin ditzakegu gauzek zer forma edo ahundura duten edo tenperatura-aldaketa txiki-txikiak ere antzeman, edo airearen eta gure gorputzaren arteko ukipena. Errezeptore horiek guztiek ukimena ematen digute. 
Errezeptoreok erraz asetzen dira. Estimulu bat luzaro jasoz gero, intentsitate handiz erantzuten dute, denbora baten ostean, ez dute erantsuten, estimulura moldatu egin direlako, eta estimuluaren intentsitatea areagotzen bada baino ez dute erantzungo. Errezeptore batzuk, presioa hautematen dutenak, oso arin moldatzen dira. Beste batzuk, minaren errezeptoreak kasu, ez dira inoiz guztiz moldatzen.


Larruazaleko errezeptoreak


Termorrezeptoreak. Kanpo-inguruaren eta gorputzaren arteko tenperatura-aldeak hautematen dituzte. Bi motatako termorrezeptoreak daude: gorputzarena baino tenperatura hotzagoei erantzuten dietenak eta gorputzarena baino tenperatura beroagoek estimulatzen dituztenak. Termorrezeptoreon bulkadek bero eta hotz sentsazioak eragiten dizkigute.


Nozizeptoreak. Larruazalak jasaten dituen erasoei erantzuten diete. Nozizeptoreek sortzen dituzten bulkadek mina sentiarazten digute. 

Mekanorrezeptoreak. Larruazalaren gaineko presio-aldaketak eta ileen mugimendua hautematen dituzte. Errezeptoreon bulkadei esker antzematen dugu gauzen ukipena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario